Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren esku dagoen Euskotren Sozietate Publikoak, aldatu egingo ditu, datorren astelehenetik, apirilaren 20tik, aurrera, Usansoloko Geltokia - Ospitalea autobus zerbitzuaren irteera ordutegiak. Aldaketa horiek, Usansoloko geltokitik kanpo egiten ari diren egokitzapen lan batzuen ondorioz egin beharko dira.
Lan horiek direla eta, erabiltzaileak baino ezin izango dira sartu geltoki gunera. Hori dela eta Usansoloko Geltokiaren eta Ospitalearen arteko Euskotreneko autobus lantzaderaren geralekua geltoki kanpoko biribilgunean egongo da, bidaiariak igotzeko zein jaisteko.
Horren ondorioz, Euskotrenek autobusen ordutegiak egokitu ditu, ondoren adierazten diren aldaketak sartuz:
• Lanegunak, astelehenetik ostiralera: Ospitalerako irteerak 2 minutu atzeratuko dira, eta geltokitik gertu dagoen biribilgunetik egingo dira. Gauza bera gertatuko da aurkako noranzkoan: 2 minutu atzeratuko dira Ospitaletik geltokirako irteerak.
• Larunbatak, igandeak eta jaiegunak: Geltokitik gertu dagoen biribilgunetik Ospitalerantz egingo diren irteerak minutu bat atzeratuko dira. Aurkako noranzkoan, Ospitaletik geltokirako irteerek, ohiko ordutegiarekin jarraituko dute.
Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek 902 543 210 informazio telefono zenbakia, Euskotrenen www.euskotren.es webgunea eta twiterreko @euskotrenEJGV esteka erabil ditzakete.
↧
Euskotrenek Usansoloko Geltokia – Ospitalea zerbitzuaren irteera orduak aldatuko ditu astelehenetik, apirilaren 20tik, aurrera
↧