Quantcast
Channel: Ingurumena eta Lurralde Politika - Berriak
Viewing all articles
Browse latest Browse all 2199

Burdinbidearen euskal museoak datorren asteburuan zirkulazioan hiru lurrunezko tren jarriko ditu

$
0
0

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren esku dagoen Euskotreneko Burdinbidearen Euskal Museoak, datorren asteburuan hiru lurrunezko tren zirkulazioan jarriko ditu.

Tren horiek Museotik (Azpeitia) Lasaora ondorengo irteera ordua izango dute:

  • Larunbata, uztailak 11: 12:30ean eta 18:00etan.
  • Igandea, uztailak 12: 12:30ean.

Museoko instalazioen irekiera ordutegia ondorengoa da:

  • Asteartetik larunbatera: 10:30etik 14:00etara; eta 16:00etatik 19:30era.
  • Igandeak eta jaiegunak (astelehenak izan ezik): 10:30etik 14:00etara.

Burdinbidearen Euskal Museoak Europako tren bildumarik hoberenetariko bat dauka, mota askotako ibilgailuekin: lurrunezko, diesel eta elektriko tren-makinak; automotoreak eta bagoi mota desberdinak. Era berean, Museoak Euskadiko makina-tresna multzorik osatuena eskaintzen du, Urolako Trenbidearen antzinako tailer mekanikoaren bidez. Horrez gain, XIX. mende bukaeratik trenbidean erabilitako uniformeen erakusketa dago eta baita munduko trenbide erlojuen bildumarik hoberenetarikoa ere.

Horrez gain, aurtengo urtean bere eskaintza jarduerei ondorengo ekimena gehitu du “EGUN BATEZ SUGINA”. Ekimen hau arrunta da Alemaniako, Frantziako edo Britainia Handiko bestelako trenbide turistikoetan, baina berria da Iberiar Penintsulan: Azpeitia eta Lasao artean egun dagoen zerbitzuaren lurrunezko tren-makina baten kabinan bidaiatzeko aukera (Gipuzkoa).

Ekimen berri hau azaroaren 1era arte eskaintzen da, lurrunezko trenen 2015eko denboraldietako igande guztietan zehar. Esperientzia esklusibo honetan parte hartu ahal izateko, interesa duten pertsonek dagokion erreserba burutu behar dute, gutxienez aukeratutako eguna baino 72 ordu lehenago, posta elektronikoz Burdinbidearen Euskal Museoaren bezero arreta zerbitzuaren hurrengo helbidera zuzenduta, museoa@euskotren.es. Behin erreserba baieztatuta, bidaiaren egunean prestakuntza eta beharrezko hornikuntza hartuko dute, une osoan zehar segurtasuna bermatzeko. Ondoren, makinariari eta suginari lagun diezaieke lurrunezko tren-makina martxan jartzeko beharrezko prestaketa guztiak burutzen duten bitartean, eta baita Azpeitia – Lasao ibilbidearen joan-etorriko bidaia osoan ere tren-makina horren kabinan joan ahal izango dira. Ekimen berezi honen prezioa 50 euro da. Egun bakoitzean bakarrik parte-hartzaile bat onartuko da.

Jendearentzako informazioa

·         Burdinbidearen Euskal Museoaren helbidea: Julián Elorza, 8 kalea (20730 AZPEITIA-GIPUZKOA).

·         Informazio telefonoa: 943 15 06 77

·         Faxa: 943 15 07 46

·         Helbide elektronikoa: museoa@euskotren.es

·         Web gunea: www.euskotren.eus


Viewing all articles
Browse latest Browse all 2199

Trending Articles