Quantcast
Channel: Ingurumena eta Lurralde Politika - Berriak
Viewing all articles
Browse latest Browse all 2199

Atlantikoko Jokoek jardueraz bete dute Orioko eta Zarauzko kostaldea

$
0
0
  • Europako 15 eskualdetako 400 partaide
  • Bela, surfa, arraunketa, piraguismoa, igeriketa, salbamendua eta sorospenean

 

Orioko kirol-portuan (Gipuzkoa) inauguratu dute Atlantikoko Jokoak. Ekitaldian izan dira Cristina Uriarte sailburua, Ion Redondo (Kiroletako zuzendaria), Edurne Egaña (EKPko zuzendaria), Goizane Alvarez (Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria eta Kirol zuzendaria), Maite Cruzado (Gipuzkoako Foru Aldundiko Turismoko zuzendaria), José Angel Zaldua (Orioko alkatea), Xabier Txurruka (Zarauzko alkatea), Javier Zurriarain (Euskal Kirol Federazioen Batasunekoa), Francisco Quiroga (Atlantikoko Jokoetako Nazioarteko Batzordeko kidea) eta Rafael Munilla (2015eko Jokoetako zuzendaria).

Hiru egunean, Europako 15 eskualdetako 400 kirolari belan, surfean, arraunketan, piraguismoan, igeriketan, salbamenduan eta sorospenean lehiatuko dira Orion eta Zarautzen.

Jokoetako inaugurazioan, parte-hartzaileek Orioko futbol-zelaitik kirol-porturaino desfilatu zuten eta han hartu zuten parapentez iritsi zen bandera. 2015eko Atlantikoko Jokoak uztailaren 17an amaituko dituzte, Zarauzko Munoa plazan.

Atlantikoko Jokoak 1995ean sortu zituzten Bretainian Arku Atlantikoko eskualdeen eta nazionalitateen artean kirol- eta turismo-jarduera sustatzeko, uretako kirolen bitartez, baita eskualdetako gazteen arteko harremana bultzatzeko ere.


Viewing all articles
Browse latest Browse all 2199

Trending Articles