Quantcast
Channel: Ingurumena eta Lurralde Politika - Berriak
Viewing all articles
Browse latest Browse all 2199

Euskotrenek Urola Kostan autobus lineako geralekuak aldatuko ditu Donostiko Aste Nagusia dela eta

$
0
0

Horrez gain, Donostiako irteeretan autobusen ibilbidea aldatuko du

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren esku dagoen Euskotren Sozietate Publikoak, Urola Kostako autobus lineako geralekuan aldaketa burutuko du abuztuaren 8tik 15era (biak barne) Donostiako Aste Nagusia dela eta

Donostiako Aste Nagusiaren ospakizuna dela eta, abuztuaren 8tik eta hilabete horretako 15era bitartean (biak barne), ondorengoa aldatzea beharrezkoa egiten da:

UROLA KOSTA

Abuztuaren 8tik 15era (biak barne)

Aste Nagusiko egun guztietan, zerbitzu guztietan Askatasun Etorbideko ohiko geldialdia egingo da, 21:30etik aurrera eta ostiral eta larunbat gaueko zerbitzuak izan ezik Pio XIItik Saihesbiderantz joango baitira.

Abuztuaren 10, 11, 12, 13 eta 14an

•    Irteera Zumaiatik 21:00etan. Donostiara SAIHESBIDETIK sartuko da eta ibilbidea Pio XII plazan bukatuko du.
•    Irteera Donostiatik 22:15ean.- Irteera SAIHESBIDETIK, bakarrik Pio XII Plazan egingo du geldialdia.
                                                 
Abuztuaren 8, 9, eta 15ean

•    Irteera Zumaiatik 21:30ean.- Donostiara SAIHESBIDETIK sartuko da eta ibilbidea Pio XII plazan bukatuko du.
•    Irteera Donostiatik 22:00etan eta 22:40an.- Irteera SAIHESBIDETIK, bakarrik Pio XII Plazan egingo du geldialdia.

Abuztuaren 8ko larunbat,  14ko ostiral eta 15eko larunbat gaueko zerbitzuak

Abuztuaren 8an eta 15ean, larunbatak eta 14an ostiral gaueko udako ohiko zerbitzua burutuko da, Zumaia eta Donostia artean, nahiz eta Donostiara saihesbidetik sartuko eta irtengo den, eta geldialdia bakarrik Pio XII Plazan burutuko da.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek 902 543 210 informazio telefono zenbakia, Euskotrenen www.euskotren.eus webgunea eta twiterreko @euskotrenEJGV esteka erabil ditzakete.


Viewing all articles
Browse latest Browse all 2199

Trending Articles