Euskotrenek Bilboko Aste Nagusian zehar (abuztuaren 22tik 30era bitartean, biak barne) gaueko tren zerbitzu berezia eskainiko du. Zerbitzu horiek Txorierriko (Bilbo-Lezama), Urdaibai (Bilbo-Bermeo), Durangaldea eta Deba Barrena (Bilbo-Donostia) lineatako ohiko zerbitzua osatuko dute. Horrez gain, gauez tranbia zerbitzua ere eskainiko da.
TRENA
Tren bereziek Aste Nagusiko gauetan zehar joan-etorrien beharrizanak bete nahi diren linea guztiak indartuko dituzte eta horrela hurbilen dauden herrietako lagunek jaiak lasaiago gozatzeko aukera izango dute.
Ohiko eskaintza osatuko duten tren bereziek, eguneko 24 ordutan zehar hiritarrei zerbitzua eskaintzeko aukera izango dute. Abuztuaren 22ko, 28ko eta 29ko gauetan bereziki indartu egingo dira. Egun horietan asteburua izateagatik jende kopuru handiagoa aurreikusten da.
Zazpi Kaleak-Lezama linean (Txorierri) gau guztietan, igandea abuztuaren 30a izan ezik, norabide bietan orduro trenak egongo dira.
Bermeo-Bilbo (Urdaibai) linean trenak ordu birik behin eskainiko dira, nahiz eta ordutegiak eta maiztasunak geltokiaren eta asteko egunen arabera aldatu (ikusi eransten den koadroa).
Azkenik Bilbo – Durango – Elgoibar –Deba ibilbidea indartzeko zerbitzu bat egokituko da, gau osoan zehar tren bereziak eskainiz, 19:30etik 7:30era (ikusi eransten den koadroa).
Jende pilaketak ekiditeko eta zerbitzu erosoago bat eskaini ahal izateko Euskotrenek aholkatzen du Barik txartela erabiltzea edo joaneko bi txartel erostea itzultzerakoan ilarak saihesteko.
BILBOKO TRANBIA
Bilboko tranbia Aste Nagusian egunean zehar 22 ordu ibiliko da. Jai egun horietan, tranbiaren zerbitzua egun osoan zehar ibiliko da eta bakarrik geratuta egongo da su artifizialak jaurtitzen diren unean.
Era berean, Atxuri eta Pio Baroja geralekuen artean dagoen tartean, tranbia bakarrik zerbitzuan egongo da zerbitzua hasten denetik 17:10era arte.
ABUZTUAREN 22A
Atxuri-Pio Baroja tartea:
- Zerbitzurik gabe 16:00etik aurrera
Su artifizialak:
- Azken zerbitzua:
Pio Barojan . . . . . 22:06
La Casillan . . . . . 22:26
• Zerbitzua berrezartzea:
Uribitarten . . . . . 23:07
Pio Barojan . . . . . 23:16
La Casillan . . . . . 23:26
Gaueko zerbitzu bereziak:
• 10 minuturik behin 23:36rarte La Casillarantz eta 23:56rarte Pio Barojarantz.
• 15 minuturik behin ordu horietatik aurrera.
• Azken zerbitzuak:
Pio Barojatik hasita . . . 5:06
La Casillatik hasita . . . 4:26
ABUZTUAREN 23TIK 29RA
Goizean
- Zerbitzua hastea
Pio Barojatik : 7:51
Ospitaletik :7:31
- Atxuri-Pio Baroja tartea zerbitzurik gabe:
- 24tik 28ra 8:43rarte-8:58rarte
- 23an eta 29an 9:13rarte-9:28rarte
Arratsaldean
- Atxuri-Pio Baroja tartea zerbitzurik gabe 17:10etik aurrera
Gauean
Su artifizialak:
- Azken zerbitzua:
Pio Barojatik . . . . . . . . . . 22:06
La Casillatik . . . . . . . . . . 22:26
- Zerbitzua berrezartzea:
Uribitarten . . . . . . . . . . 23:07
Pio Barojan . . . . . . . . . . 23:16
La Casillan . . . . . . . . . . 23:26
Gaueko zerbitzu bereziak:
• 10 minuturik behin 23:36rarte La Casillarantz
eta 23:56rarte Pio Barojarantz.
• 15 minuturik behin ordu horietatik aurrera.
• Azken zerbitzuak:
Pio Barojatik hasita . . . . . 5:06
La Casillatik hasita . . . . . 4:26
ABUZTUAREN 30A
Goizean
- Zerbitzua hastea
Pio Barojatik . . . . . 7:51
Ospitaletik . . . . . 7:31
- Atxuri-Pio Baroja tartea zerbitzurik gabe
9:13rarte eta 9:28rarte.
Arratsaldean
- Atxuri-Pio Baroja tartea zerbitzurik gabe 17:10etik aurrera.
Gauean
Su artifizialak:
- Azken zerbitzua:
Pio Barojatik . . . . . . . . . . 22:06
La Casillatik . . . . . . . . . . 22:26
- Zerbitzua berrezartzea:
Uribitarten . . . . . . . . . . 23:07
Pio Barojan . . . . . . . . . . . 23:16
La Casillan . . . . . . . . . . . 23:26
Gaueko zerbitzu bereziak:
- 10 minuturik behin 23:36rarte La Casillarantz eta 23:56rarte Pio Barojarantz.
- 15 minuturik behin ordu horietatik aurrera.
- Azken zerbitzuak:
Pio Barojatik hasita . . . . . 2:06
La Casillatik hasita . . . . . . 1:26
Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek, Euskotrenen 902 543 210 informazio telefono zenbakira dei dezakete. Horrez gain, geltokietan eta geralekuetan eta www.euskotren.eus webgunean ere jaso ahal izango dute informazioa eta twitter helbide honetan @euskotrenEJGV