Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren esku dagoen Euskotrenen Burdinbidearen Euskal Museoak, ekitaldi honetako zerbitzu erregularren denboraldiko lurrun trenen azken sei zirkulazioak jarriko ditu martxan datozen bi asteburuetan.
Tren horiek irteera ordutegi hau izango dute Museotik (Azpeitia) Lasaorantz:
• Larunbata, urriak 24: 12:30etan eta 18:00etan.
• Igandea, urriak 25: 12:30etan.
• Larunbata, urriak 31: 12:30etan eta 18:00etan.
• Igandea, azaroak 1: 12:30etan.
Museoko instalazioen irekiera ordutegia hau da:
• Asteartetik ostiralera, astegunetan: goizeko 10:30etatik 13:30etara eta arratsaldeko 15:00etatik 18:30etara
• Larunbatetan: goizeko 10:30etatik 14:00etara eta arratsaldeko 16:00etatik 19:30etara.
• Igandeetan eta jaiegunetan (astelehenak izan ezik): 10:30etatik 14:00etara.
Burdinbidearen Euskal Museoak Europako tren bilduma hoberenetakoa erakusten du bere instalazioetan, mota guztietako ibilgailuekin: lurrun lokomotoreak, dieselak eta elektrikoak; automotoreak eta hainbat motatako bagoiak. Horrez gain, makina-erremintari buruzko erakusketa osatuenetakoa ere badu, Urolako Trenbidearen tailer mekanikoaren bidez; XIX. mendearen bukaeratik Trenean erabilitako uniformeen erakusketa; eta Mundu osoko tren alorreko erlojuen bilduma onenetakoa.
Jendearentzako informazioa
• Burdinbidearen Euskal Museoko helbidea: Julian Elorza kalea, 8 (20730 AZPEITIA-GIPUZKOA).
• Informazio telefonoa: 943 15 06 77
• Faxa: 943 15 07 46
• Helbide elektronikoa: museoa@euskotren.es
• Webgunea: www.euskotren.eus