Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren esku dagoen Euskotren Sozietate Publikoak, datozen urriaren 28an (asteazkena) eta 29an (osteguna) 8:00ak eta 20:00ak bitartean, UDALBUS autobusen udal zerbitzuaren ibilbidea aldatuko du Santaiñes eta Indalezio Ojanguren kaleetan egongo den trafiko mozketa dela eta.
Ipurua eta Sostoatarren geralekuak kendu egingo dira Amañatik Azitain/Debegesarantz doazen zirkulazioentzako. Kontrako noranzkoan, Debegesa/Azitainetik Amañarantz ohiko ibilbidea.
Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek 902 543 210 telefono zenbakian, www.euskotren.es webgunean eta twiterreko @euskotrenEJGV estekan jaso dezakete.
↧
Euskotrenek urriaren 28an eta 29an Eibarko Udalbus autobusen ibilbidea aldatuko du
↧