Quantcast
Channel: Ingurumena eta Lurralde Politika - Berriak
Viewing all articles
Browse latest Browse all 2199

Amaitu da 2020rako Euskadiko Erosketa eta Kontratazio Publiko Berderako Programari ekarpenak egiteko fasea

$
0
0

Parte hartzeko prozesuaren laburpena

2014ko irailean eta urrian parte hartzeko hainbat saio egin dira. Euskadiko erosketa publiko berdean diharduten eragile nagusiek parte hartu dute, programa egiten hasteko partaideen eskariak eta iritziak jasotzeko helburuarekin.

Honako hauek izan dira 2014ko partaidetza-prozesuaren datu nagusiak:

- Bilera kopurua: 15

- Parte-hartzaileak, guztira: 84 lagun, hainbat erakunde eta herri-administraziotakoak

Bileretako emaitzekin eta ekimenei buruzko aurretiazko azterketarekin, 2020rako Euskadiko erosketa eta kontratazio publiko berdearen programaren proposamen bat egin da.

Proposamena egin ondoren, saioetan parte hartu duten erakundeei aurkeztu zaie: alde batetik, foru-aldundiei kontraste-bileren bidez; bestetik, tokiko erakundeetako ordezkariei eta, azkenik, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Saileko zenbait erakunderi. Modu horretan, erakunde parte-hartzaileek azken ekarpenak egin ahal izan dizkiote programaren proposamenari. Halaber, prozesua amaitzeko, proposamena Irekia

Zehazki, honako hauek izan dira parte-hartzaileak:

1. Ihobeko talde teknikoa: Alde batetik, Eusko Jaurlaritzako 2011-2014 aldirako erosketa eta kontratazio publiko berdearen lehenengo programaren emaitzak eta ibilbidea balioetsi dira. Bestetik, 2020rako Euskadiko erosketa eta kontratazio publiko berdearen programako oinarriak ezarri dira.

2. Eusko Jaurlaritza, Jaurlaritzako sailak eta erakunde publikoak: 2011-2014 aldirako Eusko Jaurlaritzaren erosketa eta kontratazio publiko berdearen lehenengo programaren ibilbidea balioetsi da. Bestetik, 2020rako Euskadiko erosketa eta kontratazio publiko berdearen programako edukiak landu dira.

3. Udalsarea21: kontraste-saio bat egin zen udalerri eta eskualdeetako ordezkariekin, Udalsarea 21en batzorde teknikoaren baitan. Erosketa eta kontratazio publiko berdeari dagokionez, hainbat erakunderen egoera ezagutzea eta 2020rako Euskadiko erosketa eta kontratazio publiko berdearen programan integratu beharreko proiektuak eta jarduketak identifikatzea izan ziren helburuak.

4. Foru-aldundiak: kontraste-saio bat egin zen foru-aldundietako kontratazioetarako eta ingurumenerako arduradun teknikoekin, 2020rako Euskadiko erosketa eta kontratazio publiko berdearen programa prestatzeko.

5. Irekia: Programaren garapenari buruz eztabaidatu ahal izateko gune bat prestatu da. 2020rako Euskadiko erosketa eta kontratazio publikoaren programa eta programa horren laburpen betearazlea argitaratu zituzte interesdunek iruzkinak eta iradokizunak egiteko, 2015eko ekainaren 1etik azaroaren 11ra arte. Prozesu horretan, 3 iruzkin eta aldeko 2 boto erregistratu dira. Iruzkin horietatik ez  da ekarpen berririk lortu eta boto guztiak aldekoak izan direnez, interesdunak aurkeztutako proposamenaren alde daudela ondorioztatu da.

 

Ondorio nagusiak

2020rako Euskadiko erosketa eta kontratazio publiko berdearen programa egiteko kontsulta- eta partaidetza-prozesuan, kontsultatutako eragileek lehentasunezko hainbat ekintza identifikatu zituzten, besteak beste, politikoki bultzatzea. Izan ere, kontratazioan parte hartzen duen pertsonalaren beharretako bat da, alor politikoan, erosketa berdeari buruzko ildoa argi izatea. Beraz, goi-mailako arduradunek jabetu behar dute erosketa eta kontratazio publiko berdeak dituen garrantziaz eta onurez; horrela lortuko  baita ingurumena kontratazioan benetan integratzea.

Detektatutako beharretako bat programaren norainokoa zabaltzea izan da. Erosketa eta kontratazio publiko berdearen lehenengo programak Eusko Jaurlaritzako sailak eta horien erakunde kidetuak hartu zituen barne. Euskadiko gainerako administrazioak parte hartzera gonbidatu zituen. Euskadiko herri-administrazio osora zabaltzea beharrezkoa da mezu bateratu bat emateko, administrazioaren jarrera eredu-emailea erakusteko eta erosketa zein kontratazio berdea sustatzeko.

Funtsezko bi helburu identifikatu dituzte: batetik, nahitaezkotzat jo da Euskadiko kontratazioari buruzko aurretiazko azterketa bat egitea. Kontratazio-prozesu guztiak berrikusita, erosketa eta kontratazio publiko berdearen integrazioa optimizatzeko eta errazteko neurriak planifika daitezke. Bestetik, emaitza-helburuak ezarri dituzte produktu- eta zerbitzu-multzo lehenetsiei dagokienez.

Egindako saioei dagokienez, hainbat alderdi sinplifikatzeakgarrantzia duela ere ondorioztatu da. Batetik, irizpideak sinplifikatzea legoke. Hau da, Europako joerari jarraitzea, irizpide kopurua sinplifikatzeko eta kontratazioko zuzentarauen aldaketen arabera egokitzeko. Bestetik, segimendu-prozesuaren sinplifikazioa dago, atxikitako erakundeen eta segimenduaz arduratutako erakundearen lana errazteko.

Lehenetsitako beste ekintza bat, modu jarraituan egin daitekeena, prestakuntzada. Ezinbestekoa da administrazioko langileak prestatuta eta gaituta egoteko, kontratazio publikoko prozesuetan ingurumen-aldagaia behar bezala ezartzeko. Beraz, parte hartu duten eragile guztiek erabat beharrezkotzat jo dute.

Merkatuarekinkoordinatutaaritzea garrantzi bereziko ekintzatzat jo dute, zehazki, Euskadiko sektore pribatua mobilizatzea eta erosketa eta kontratazio publikoaren prozesuan partaide izan dadila sustatzea. Izan ere, administrazio publikoaren beharrei erantzuna ematen lagunduko luke sektore pribatuaren partaidetzak.

Administrazioen jarduketak aitortzeaeta jardunbide egokiak hedatzeafuntsezkotzat jo da sinergiak ahalik eta gehien aprobetxatzeko eta euskal administrazioak maila desberdinetan eredu gisa posizionatzeko.

Beste behar eta ekintza batzuk ere detektatu dira eta horiek guztiak 2020rako Euskadiko erosketa eta kontratazio publiko berdearen programan txertatzea garrantzitsutzat jo da, esaterako hauek: laguntza tekniko pertsonalizatua, plegu-ereduen garapena, erosketa publiko berde zentralizatuaren sustapena, nahitaez bete beharreko araudiaren garapenaren azterketa, dauden kontratazio-tresnetan erosketa berdea integratzea edo berrikuntza sustatzea.

Arrakastatsutzat jo da 2020rako Euskadiko erosketa eta kontratazio publiko berdearen programa egiteko lortu den partaidetza-maila. Prozesu honetan, parte hartu duten hainbat eragileren ahalegina nabarmendu daiteke, baita egin dituzten ekarpenen kalitatea ere. Horiei esker, programaren lehen dokumentua sortu da, sendoa eta euskal gizartearen arlo guztiak kontuan hartzen duena. Dokumentu hau programa egiten parte hartu duten eta azken ekarpenak egin dituzten hainbat erakunderi aurkeztu zaie. Gainera, Irekia atarian argitaratu da. Kanal horretako partaidetza-prozesua amaitu egin da


Viewing all articles
Browse latest Browse all 2199

Trending Articles