Quantcast
Channel: Ingurumena eta Lurralde Politika - Berriak
Viewing all articles
Browse latest Browse all 2199

Euskotren datorren abuztuaren 31n tren zerbitzu bereziak eskainiko ditu Elgoibarko jaiak direla eta

$
0
0

Euskotren Sozietate Publikoak, 2013ko abuztuaren 31n Ermua-Deba artean  tren zerbitzu berezia eskainiko du  Elgoibarko jaiak direla eta. Zerbitzu horrek  ohiko zerbitzua osatzen du.

Tren bereziek honako ezaugarri hauek izango dituzte:

BILBAO-ERMUA-EIBAR-DEBA NORANZKOA:

  • Irteerak Ermutik Debarantz: 22:12an, 23:53an, 0:53an, 1:53an, 2:53an, 3:53, 4:53, 5:53an, 6:53an eta 7:23an (Eibarreraino)
  • Irteerak Bilbotik Debarantz: 23:50ean, 1:50ean, 3:50ean eta 5:50ean.

DEBA-EIBAR-ERMUA NORANZKOA:

  • Irteerak Debatik Ermua noranzkoan: 23:05ean, 0:35ean, 1:35ean, 2:35ean, 3:35ean, 4:35ean, 5:35ean, 6:35ean eta 7:35ean (Eibarreraino).
  • Irteerak Debatik Bilboraino: 1:35ean, 3:35ean eta 5:35ean.
  • Irteerak Elgoibartik Durangoraino:  7:22an

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen honako telefono zenbaki honetara dei dezakete 902 543 210. Horrez gain informazioa jaso dezakete geltokietan eta geralekuetan eta konpainiaren web gunean www.euskotren.es

 


Viewing all articles
Browse latest Browse all 2199

Trending Articles