Quantcast
Channel: Ingurumena eta Lurralde Politika - Berriak
Viewing all articles
Browse latest Browse all 2199

Ana Oregi: «ez da pertsonarik kaltetu eta horixe da garrantzitsuena»

$
0
0
  • Ekaitzaren indarrak Bermeoko portuko kai-muturra kaltetu du
  • Eusko Jaurlaritzak azken denboraleen ostean portuetan egindako konpontze- eta hobetze-lanei esker, kalte handiagoak galarazi dira
  • Donostian, hiri-altzariak eta Urumeako zubiak izan dira kaltetuenak
  • Atlantikoko beste eremu batzuekiko elkartasuna izan behar dugu, bertako itsasoak biziren bat eraman baitu berekin.

 

VG 16 02 09

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuak, Ana Oregik, gogorarazi du denboraleak Atlantikoko kostaldean eragiten jarraitzen duela; hortaz, portuetan eta kostaldean kontuz ibiltzeko eta bai itsas jarduerak bai haizeguneak saihesteko eskatu du. «Lehenik eta behin, ez da pertsonarik kaltetu eta horixe da garrantzitsuena, Atlantikoko beste eremu batzuekiko elkartasuna izan behar dugu, bertako itsasoak biziren bat eraman baitu berekin» adierazi du Oregik. Hark koordinatuko ditu eraginpeko guneak birgaitzeko lanak, Estatuko Kostaldeekin, Foru Aldundiekin eta udalerriekin.  Garraioetako sailburuordeak, Antonio Aizek, eta Azpiegituretako zuzendariak, Almudena Ruiz de Angulok, hainbat euskal portu bisitatu dituzte gaur goizean.

 

«Bermeon, haizeak eta itsasaldiak portuko kai-muturraren ia 30 metro kaltetu dituzte eta beste hamar mugiarazi; kaltetuak suertatu dira, halaber, arraunerako pantalana, bi flotagailu, zementuko arrapala, hainbat kutxatila-tapa eta urak eramandako beste zenbait elementu. Orobat, kirol-pantalanetako hiru finger hautsi dira» zehaztu du Ana Oregik, eta nabarmendu du «lehen ebaluazioak emandako behin-behineko datuak direla. Eusko Jaurlaritzak 2014 urteko denboraleen ostean egindako lan eta jarduketei esker, portu-azpiegiturak babestu dira».

Zarautzen, olatuen indarrak kalteak eragin ditu malekoiko zenbait establezimendutan. Ez dira handiagoak izan ostalari nahiz merkatariek beren establezimenduetan ezarritako babesei esker, baina Surf eskolan eta sozietate gastronomiko batean larriagoak izan dira ondorioak. Argiñanoren jatetxe inguruan, olatu zakarrek harri eta hondarrak mugiarazi dituzte.

Donostian, olatuek Pasealeku Berrian, Eguzki inguruan eta Kontxako Rotonda diskotekan eragin dute eta hainbat hesi-metro eraman dituzte, kirol-instalazioak eta tabernetako terrazak kaltetuta, segurtasun-neurriak jarri arren. Ondarretako hondartzan ere izan dira kalteraginak (hiri-altzariak), bai eta Mundaizeko eta Maria Cristinako zubietan ere. Pasealeku Berriko olatuak –bihar arte itxita egongo da– Zuloaga plazaraino eta Aldamar kaleraino sartu dira. Itsasgorak eta Urumea ibaiaren ur-goraldiak ur-irteerak txikiak sortu dituzte Urkiko biribilgunean, Txomineko haur-parkean eta Martutueneko espetxearen atzealdean. Kirol- eta arrantza-portuetan ez da kalteragin bereizirik izan.

Hondarribian, itsasoak finger bat edo kirol-pantalanerako sarbide bat hautsi du eta olatuek indarrez jo dute Butron pasealekuan.

Pasaian, itsas txalupa bat jitoan geratu, eta Oiartzun ibairaino iritsi da. Orobat, zenbait garaje eta San Pedroko zenbait atari kaltetu dira.

Orion, hondartza babesteko hesiaren 25 metro kaltetu dituzte urek.

Zumaian, hondatuta geratu da itsasoko kai mutur handiko komun publikoa, bai eta seinale eta galtzada-harriak ere.

Getarian, olatuek jatetxe bateko kristalak hautsi dituzte.

Mutrikun, kalteak ez dira munta handikoak izan: kirol pantalanetan kalte arin batzuk izan dira. Oraingoz, ezin da hondartzako pasealekutik ibili.

Ondarroan, aparkatutako zenbait ibilgailu astindu ditu urak, eta alde zaharrean ere sartu da.

Getxon, Ereagarako eta Kirol Porturako sarbidea zabalik da, baina Alde Zaharrerako pasealekuak itxita jarraitzen du. Ereagan, urak hainbat baranda-metro eraman ditu aurretik eta hondartzako instalazioetara ere sartu da.

 

 


Viewing all articles
Browse latest Browse all 2199

Trending Articles