• Eusko Jaurlaritzako Ingurumeneko sailburuordea eta URAko zuzendaria Epeleko araztegiaren aurkezpenean izan dira, Arrasaten
Eusko Jaurlaritzako Ingurumeneko sailburuorde Josean Galeraren ustez, Epeleko araztegi berria Debagoieneko natur-ingurunerako mugarri bat da; izan ere, Oñati, Arrasate eta Leintzeko 90.000tik gora biztanle eta langileen hondakin-uretatik datorren 800 litro segundoko emaria baino gehiago har dezakeenez, urak ondo araztea bermatuko du. Josean Galera Ingurumeneko sailburuordeak Deba ibaian beherako egoera eta potentzial ekologikoa hobetzea espero du:
Galerak Epeleko hondakin-uren araztegi berriaren martxan-jartze ofizialean parte hartu du, gaur goizean, URA Uraren Euskal Agentziako zuzendari Iñigo Ansolarekin, hainbat alkaterekin eta Ingurumen Ministerioko arduradunekin batera. Araztegiaren funtzioa, batez ere, Deba ibaia lehengoratzea izango da; hau da, duela gutxi arte, Gipuzkoako ibairik kutsatuentzat jotzen zena.
Araztegi berria eraikitzeak hainbat urtetako lana eskatu du, GI-627 errepidea desbideratu egin behar izan baita. Guztira, 2,5 hektareako azalera dauka, errepide horren eta Deba ibaiaren artean kokatuta, Arrasate eta Bergara artean, AP-1 autobidera sartzeko biribilgunearen ondoan eta Epele errekak mugatuta.
Ur Partzuergoak kudeatuko du Epeleko araztegia eta arazte-prozesuak 24 ordu baino gutxiago iraungo du. Hondakinen uren biltodiko urak zati handien putzua deiturikora sartzen direnean hasiko da arazketa: tamaina handieneko elementuak erauzi eta ura iragaziko da, arrastaka daramatzan flotatzaileak kentzeko. Ondoren, harea eta koipea kenduko zaizkio. Hondar hareatsuak hondora jariatu eta, handik, ponpatu egingo dira.
Galerak azaldu duenez, «URA Uraren Euskal Agentziak dauzkan datuen arabera, Debagoieneko aglomerazioak, gaur egun, kutsadura-kargaren ia % 100 bideratzen du hondakin-uren araztegira eta ez dago konektatu gabeko gune esanguratsurik». 2012ko datu analitikoek adierazten dutenez, araztegiak oso emaitza ona ematen du eta hurrengo isurketa baimenean ezarri beharreko mugak betetzen ditu, fosforoaren kasuan izan ezik; hori behar bezala deuseztatzea 2013an lortuko dela aurreikusten da. Deba ibaian behera egoera eta potentzial ekologikoa hobetzea espero dugu».