- V. “Ekinaren Eguna”, Biodibertsitatearen Mundu Eguna
- Boluntarioak taldeka banatuko dira material egokia hartuta eta ibilgutik abiatuta ibiliko dira lanean, kanoetan.
- Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak antolatu du.
Datorren maiatzaren 21an, Nazioarteko Biodibertsitatearen Egunean, Eusko Jaurlaritzako AZTERTU Programak V.”Ekinaren Eguna “ ospatuko du Asua itsasadarrean, Erandion. 11:00etatik 14:00ak arte boluntario talde batek Asua ibaiaren ibilgua garbituko du, Lutxanako Arraun Elkarteko pabilioian geratu ostean, Asua eta Nerbioi-Ibaizabal itsasadarrak elkartzen diren puntuan.
AZTERTU Programan 1992an jarri zen martxan Euskal Autonomia Erkidegoan, Azterkosta izenarekin, “Coastwatch” europar itsasertzeko Ingurumen Hezkuntza programa egokituz. Gero Ibaialde gehitu zen Euskadiko ibaien egoera aztertzeko.
Programa honek Euskadiko kostaldeko eta ibaietako egoera orokorra baloratzeko aukera ematen digu, arazoak ikusiz eta konponbideak proposatuz, gure ingurumena ezagutu, mantendu eta hobetzeko. Erabat, Programak, kategoria eta modalitate ezberdinetako lehiaketan parte-hartzaileak izateko posibilitatea ematen digu, gure kostaldea eta ibaiak islatzen.
Aurten boluntarioekin lan koordinatua egingo den bosgarren aldia izango da. Asua ibaian egingo den ekintzaren helburua, ur emariak eta itsasaldiek utzitako hondakinak garbitzea da. Boluntarioek uretatik bertatik jasoko dituzte hondakinak kanoetan igota. Jende guztiaren parte-hartzea ziurtatzeko bi txanda egon daitezke kanoetara igotzeko. Behin ekintza bukatuta zaborrak motaren arabera sailkatu eta edukiontzian sartuko dira.
Honekin batera Aztertu Programak ikastetxe, elkarte eta boluntarioei, ingurumen aldeko ekintzak egitera gonbidatzen ditu. Ekintza hauek maiatzaren 16tik 22rako astean egin ondoren (Ekinaren Astea deitua), Programara bidali behar dira, honek zabaldu eta interesgarriena saritu dezan.