Quantcast
Channel: Ingurumena eta Lurralde Politika - Berriak
Viewing all articles
Browse latest Browse all 2199

Mallorcako trenbide-zerbitzuek eta Euskotrenek lankidetza-hitzarmena sinatu dute elkarrekin jarduteko

$
0
0
  • Zerbitzua hobetzea eta trenak garraiobide jasangarri gisa indartzea da elkarlanaren helburua
  • Plangintzaren eta trebakuntzaren alorreko jarduerak eta azterlanak egingo dituzte elkarrekin

 

Palma, 16 05 20

Balearretako Gobernuko Lurralde, Energia eta Mugikortasun Sailaren barruko Mugikortasuneko zuzendari nagusia eta Mallorcako Trenbide Zerbitzuetako arduraduna, Jaume Mateu, eta Euskotreneko zuzendari nagusia, Imanol Leza, bi enpresa publikoek sinatutako hitzarmenaren nondik norakoak azaltzen izan dira.

 

Hitzarmenaren helburu nagusia elkarren artean esperientzia eta jakintza trukatzea da, kalitate handiagoko trenbide-zerbitzuak eskaintzeko. Era berean, bi enpresa publikoek trenbidea sustatu nahi dute gizartearekin konprometitutako garraiobide jasangarri gisa.

 

Helburu horiek lortzeko, elkarrekin lan egingo dute bi enpresa publikoek jorratzen dituzten esparruetan, hala nola segurtasunean, teknikariak trebatzen edota operatibitatea hobetzeko bideak aztertzen.

 

Besteak beste, honako ekintza hauek egingo dituzte: ustiaketa arazoak aztertzea eta diagnostikatzea, mantentze-lanetako langileak trebatzea, trakzio- eta azpiegitura-langileak trebatzea, trenbide-segurtasuneko analisiak eta diagnostikoak, azpiegiturez eta ustiaketaz arduratzen diren langileak trebatzea, giza kapitala kudeatzea, zerbitzuaren plangintza, operazioen alorreko zerbitzuaren segimendua, mantentze-lanen plangintza eta txartelen kudeaketa eta interoperatibitatea. Lanak koordinatzeko, jarraipen-batzorde bat sortuko da trenbide-enpresa bakoitzeko ordezkariekin.

 


Viewing all articles
Browse latest Browse all 2199

Trending Articles