Quantcast
Channel: Ingurumena eta Lurralde Politika - Berriak
Viewing all articles
Browse latest Browse all 2199

“Saltillo” eskola-itsasontzia, Arroxelako “Le Grand Pavois” Azoka Nautikoaren 44. edizioko agertoki nagusietako bat

$
0
0
  • Irailaren 28tik urriaren 4a arte Euskal Autonomia Erkidegoko kirol-portuak sustatuko ditu Frantziako hiriko Les Minimes portuan
  • 2016ko edizioaren lema: “Gure ozeanoen babesa
  • Hitzaldi eta erakusketez gain, bela klasikoko ikuskizun handiak izango dira, baita Europako belaontzi-kontzentrazio handienetakoa ere.

 

VG 2016/09/21

Euskal Autonomia Erkidegoko “Saltillo” eskola-itsasontzia Europako itsasalde atlantikoan egiten den azoka nautiko handienaren agertokietako bat izango da. Grand Pavois azoka Arroxelan egingo da irailaren 28tik urriaren 4ra. Egun horietan, UPV/EHUko Nautika eta Itsasontzi-makineria Goi Eskola Teknikoko ikaslez osatutako tripulazioak, Mikel Lejarza kapitain duela, eta Euskadiko Kirol Portua, SA (EKP) sozietatearen arduradunek euskal itsasertzeko portuak eta jarduera kulturala eta turistikoa sustatuko dituzte.

 

“Saltillo” eskola-itsasontziak hamar urte baino gehiago darama Arroxelako “Grand Pavois” erakusketa nautikora bertaratzen (www.grand-pavois.com), “Bassin des Chalutiers” eremuan atrakatzen, Les Minimes azoka-esparrutik hurbil, eta “Voiles de Nuit” argi- eta soinu-ikuskizunaren azken edizioetan parte hartzen.

 

“2016. urteko edizio honetan, itsasontzia Grand Pavois azoka-esparruaren barruan atrakatuta egongo da, “Les Minimes” portuan, eta Euskal Autonomia Erkidegoaren, EKPren eta UPV/EHUko Nautika eta Itsasontzi-makineria Goi Eskola Teknikoaren erakustoki izateaz gain, pertsona ospetsuei eta itsas munduko profesionalei telebistan elkarrizketak egiteko VIP espazio gisa erabiliko dute Grand Pavois azokaren antolatzaileek”, azaldu du Eusko Jaurlaritzako Garraioko sailburuorde Antonio Aizek.

 

Euskal itsasontziak lehentasunezko kokalekua izango du azokan. Tripulaziokoak —hamalau neska-mutil, nautikako ikasleak— itsasontzian biziko dira azoka-esparruaren barruan; belaontzia bisitariei erakutsiko diete eta dutxak eta komunak izango dituzte, baita azoka-barrutirako etengabeko sarbidea ere.

 

Grand Pavois azokak berrogeita laugarren edizioa betetzen du. Belaren eta nabigazioaren profesionalentzako itsas azoka handia da. Erakusketa sei egunez egongo da zabalik, irailaren 28an (asteazkena) hasi eta urriaren 3ko (astelehena) arratsaldeko zazpietan amaitu arte. Nazioarteko 800 marka eta 750 itsasontzi izango dira 100.000 m²-ko erakusketa-eremuan, 250 produktu berri baino gehiago aurkeztuko dituzte eta 90.000 bisitari baino gehiago espero dira.

 

Info Presse: www.grand-pavois.com Tel.: +33 5 46 44 46 39 / fax: +33 5 46 45 32 24 Pierrick GARENNE / pgarenne@grand-pavois.com / Véronique LARGEAU / vlargeau@grand-pavois.com / Floriane BOUILLARD / fbouillard@grand-pavois.com

 


Viewing all articles
Browse latest Browse all 2199

Trending Articles