Quantcast
Channel: Ingurumena eta Lurralde Politika - Berriak
Viewing all articles
Browse latest Browse all 2199

Euskal hiriburuak Mugikortasunaren Europako Astearen barruan antolatutako “Autorik gabeko egunaren” agertoki izango dira bihar

$
0
0
  • “Mugikortasun adimenduna, ekonomia indartsua”

 

VG 2016/09/21

Bihar, osteguna, hilak 22, hainbat euskal herrik “Autorik gabeko eguna” garatuko dute Mugikortasunaren Europako Astearen barruan. Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak ekimenean parte hartzera animatzen ditu herritarrak, “ezinbestekoa ez den eta garraio publikoan, hots, tranbia, tren edo autobusetan egin daitekeen joan-etorri orotan, emisioak desagerraraziko dituen mugikortasun jasangarria sustatzeko, hiriguneak leku atseginak, zaratarik eta trafikorik gabeak izan daitezen, herritarren arteko bizikidetzarako topaleku”.

 

Autorik gabeko eguna” Europako Batzordeak sustatzen duen ekimena da. Edizio bakoitzean gero eta hiri gehiagok egiten dute bat ekimenarekin eta, hartara, hiriguneak zirkulaziorako itxi eta garraio publikoen erabilera sustatzen dute.

 

Mugikortasunaren Europako Astean, Bilbaoko eta Vitoria-Gasteizko tranbiek eta Donostialdeko Topoak erakusgai dute Europako Batzordeak ibilgailu pribatua zentzuz erabiltzera eta garraio publikoaren alde egitera animatzeko egin dituen logotipoak, “Mugikortasun adimenduna, ekonomia indartsua” lema erakusten dutenak.

 

 

 


Viewing all articles
Browse latest Browse all 2199

Trending Articles