Makina berriak BAT txartelak kargatzeko aukera emango du, baita banketxe txartelarekin ere.
Gasteizko tranbiako erabiltzaileek hemendik aurrera autobusen geltokian bidaia-txartelak erosteko eta BAT kontaktu gabeko txartela kargatzeko makina berri bat dute.
Makina berri honen instalazioa hiriburuko hiritarren mugikortasuna mesedetzeko helburuarekin egin da eta baita garraio publikoa erabiltzeko ere.
Tituluak erosteko eta kargatzeko operazioak errazteko, ordainketa banketxeko txartelarekin egin ahal izateko aukera egokitu da, tranbiako geralekuko makinetan bezala.
Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek 902 543 210 telefono zenbakia, www.euskotren.eus webgunea eta @euskotrenejgv twitter gunea dituzte erabilgai.
↧
Euskotrenek Gasteizko autobusen geltokian tranbiako bidaia-txartelak erosteko makina jarri du
↧