Quantcast
Channel: Ingurumena eta Lurralde Politika - Berriak
Viewing all articles
Browse latest Browse all 2199

"Gasteizek eta beste euskal udalerri askok bizi-kalitatearen hobekuntzari egin dioten ekarpena" nabarmendu du Oregik, "etxebizitzak berdegune, garraio publiko eta gizarte zerbitzuekin osatu baitituzte"

$
0
0
  • Hirurehun zale ingururekin batera, Gasteizko II. Eko Sketch marrazketa-maratoi ekologikoan parte hartu du

 

G 16 10 01

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburu Ana Oregik “Gasteizek eta beste euskal udalerri askok biztanle gehienen bizi-kalitatearen hobekuntzari egin dioten ekarpena“ nabarmendu du, “etxebizitzak eta bizitegiak berdegune, garraio publikoaren sustatze eta erabilera eta gizarte zerbitzuekin osatu baitituzte". Habitataren Nazioarteko Egunaren harira Arabako hiriburuan egin den II. Eko Sketch edo Marrazketa-maratoi ekologikoan parte hartu du Ana Oregik.

 

Berarekin batera Ingurumen foru zuzendari Amaia Barredo eta Iñaki Prusilla zinegotzia egon dira. Hirurek, adin guztietako hirurehun bat lagunek Gasteizko erdigunean egin dituzten lanak goratu dituzte, parke, lorategi, eraikin esanguratsu eta mugikortasun jasangarriko irudi ezberdinak islatu baitituzte beren marrazketa-koadernoetan. Egun gutxi barru aipatu lanak Arabak Foru Aldundiak Floridan duen Kultura Etxean egongo dira ikusgai.

 

“Munduko hirietako biztanleen laurden bat inguru estutasunean bizi da, kokaleku informaletan", gogoratu du Oregik, zeinak "euskal gizarteak eta bere erakundeek lurralde-inguru atsegina eta praktikoa gauzatzeko egiten duten esfortzua" nabarmendu duen ere.

 

“Urriaren 3an, astelehenean ospatuko den Habitataren egunerako Nazio Batuek ezarri dituzten helburuetako bat da komunitate mailako kohesioa eta biztanle guztien segurtasuna hobetzea, espazio publikoetan eta kalean egingo diren jarduera eta ekitaldien bidez. III. Habitat Biltzarra eta Quitoko Ekintza Planaren bidez Hiri Agenda Berriaren alde hartuko diren konpromisoak dira, hain zuzen ere, Habitataren inguruan egun gutxi barru Ekuadorren garatuko den biltzarrean jorratuko diren gaiak".


Viewing all articles
Browse latest Browse all 2199

Trending Articles