Quantcast
Channel: Ingurumena eta Lurralde Politika - Berriak
Viewing all articles
Browse latest Browse all 2199

Eusko Jaurlaritzak lurralde-estrategiaren aurrerapena aurkeztuko du Euskal Hiria Kongresuaren XV. edizioan

$
0
0
  • Topaketan hirurehun bat pertsonak hartuko dute parte, eta bertan azalduko da Lurralde Antolamenduaren Gidalerroen (LAG) berrikuspena   

 

Donostiako Carlos Santamaria Zentroan egingo da astelehenean Euskal Hiria Kongresuaren XV. edizioa, eta bertan hogeiren bat adituk hitz egingo dute lurralde-antolamenduan eragina duten eta Eusko Jaurlaritzak, Lurralde Antolamenduaren Gidalerroen berrikuspenaren oinarria den lurralde-estrategia berriaren inguruan, prestatu duen dokumentuari buruzko eztabaida aberastuko duten hainbat gairen inguruan.

 

Kongresuaren buru Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburu Ana Oregi izango da, eta bi egunetako saioetan parte hartuko duten pertsonek LAGen berrikuspenean aztertuko diren erronkak ezagutuko eta eztabaidatuko dituzte. Besteak beste, lurralde-eredua eguneratzeko prozesuaren gainean egingo dute gogoeta hainbat alderdi kontuan hartuta: zerbitzuak, hirigintzaren planifikazioa, gobernantza demokratikoa, mugikortasun jasangarria eta zeharkako hainbat alderdi, besteak beste, genero-ikuspegia, euskara, osasuna, irisgarritasuna eta klima-aldaketak berarekin dakarren desafioa.

 

2015eko kongresuaren ondoren hasitako eztabaidan hainbat erakundek eta gizarte-eragilek hartu dute parte, eta eztabaida horren emaitza da gidalerroak aldatzeko aurrerapena, kongresu honen ardatza izango dena, alegia. Dokumentua aberasteko hasitako aldi berri hau datorren urteko kongresuan amaitu da.

 

Administrazio eta Lurralde Plangintzaren sailburuorde Izaskun Iriarteren esanetan, “LAGen berrikuspena lurralde-eredua gizartearen erronka berrietara egokitzeko hainbat printzipiotan oinarritu da”.

 

“Jarduera-oinarri horien bitartez jadanik artifizializatuta dagoen lurzoruaren erabilpena optimizatu nahi da eta hazkunde mugagabea saihestu nahi da, erantzun arina eta eraginkorra eman nahi zaie lurzoru-beharrei, eraldaketa-ardatzak txertatu nahi dira hiri-sisteman lurralde osoan eta azpiegitura berdeetan, landa-inguruneari garrantzia eman nahi zaio lurraldearen antolamenduan, paisaiaren kudeaketa sartu nahi da lurraldea antolatzeko tresnen bitartez, baliabideen kudeaketa jasangarriaren kontzeptua gehitu nahi da (ura, ekonomia zirkularra eta energia), mugikortasun jasangarria garatu nahi da, ikuspegi berriak txertatu nahi dira, hala nola, generoa, euskara, klima-aldaketa, osasuna, irisgarritasun unibertsala eta lurraldeen arteko harremana, eta gobernantza egokia eskaini nahi da lurraldea antolatzeko politika publikoaren kudeaketan”, nabarmendu du Izaskun Iriartek.

 

Kongresuari Filosofia Politikoko katedraduna, UPV/EHUn Ikerbasqueren ikerlaria eta Gobernantza Demokratikorako Institutuaren zuzendaria den Daniel Innerarityk emango dio hasiera “Lurralde Adimendunen Gobernaketa” hitzaldiarekin.

 

Bertako erakundeetako eta organismoetako ordezkariez gainera, Kataluniatik eta Gaztela eta Leonetik iritsitako adituak ere izango dira Donostian, eta berdeguneak kudeatu eta planifikatzearen edo hiriguneak berroneratzearen arloan interesgarriak diren esperientziak partekatuko dituzte.

 

“Euskal Hiria” honako multzo hauetan banatzen da: LAGen ereduaren berrikuntza; Abiapuntuaren oinarriak eta zeharkako gaiak; Ingurune fisikoa, landa-ingurunea, paisaia; Hiri-habitata; Mugikortasun jasangarria eta baliabideen kudeaketa jasangarria. Kongresuaren aurreko bi edizioak Gasteizen eta Bilbon egin ziren, eta aurtengoa asteartean, hilaren 22an, amaituko da. 

 


Viewing all articles
Browse latest Browse all 2199

Trending Articles