• Ez da zauriturik izan, baina bai hondamendiak, aurreko eta atzeko beiretan, hain zuzen.
Eusko Jaurlaritzak, haren Garraio sailburuordea eta Euskotreneko lehendakaria den Antonio Aiz jaunaren bitartez, "barra metalikoekin armatutako pertsona txanodun talde batek gauzatutako indarkeria gaitzetsi du irmotasunez; horiek Bilboko tranbia-unitate bat eraso eta hainbat kalte eragin dituzte gaur arratsaldeko lehen orduan, zerbitzuko pertsona erabiltzaileak nahiz gidaria bera arriskuan jarriz".
Arratsaldeko 14:12 inguruan gertatu da, Bilboko Mesedeetako zubiaren inguruan, eta beren aurpegiak ezkutuan zituzten gazte talde batek zenbait kolpe eman dizkie, barra metalikoak erabiliz, tranbia-unitate bateko aurreko eta atzeko kristalei, haren aldeak margotzeaz gain.
Susto handia hartu arren, gidariak garajeraino eraman du tranbia, bidaiariak beste unitate batera lekualdatu diren bitartean. "Ez dakit zer azalpen izan dezakeen garraio publikoa erabiltzen duten herritarrei eta tranbiako gidariari modu horretara erasotzeak" esan du Antonio Aiz jaunak.
Gertakariaren ostean ez da tranbia-zerbitzua eten, unitatea berehala ordezkatu baita. Santo Tomas eguna dela-eta, bidaiarien kopurua asko handitzen da tranbia, tren nahiz autobusetan. Garraio sailburuordea tranbiako gidariarekin jarri da harremanetan haren egoera ezagutzeko, eta guztiaren berri eman dio Ana Oregi sailburuari.