Muskizeko ikastetxeetako 207 ikaslek parte hartu dute 481 zuhaitzen landaketan Barbadun ibaiaren ertzetan: CEIP Cantarrana HLHI; CEIP Muskizko Ikastola HLHI; CEIP San Juan Bautista HLHIP; CPES Somorrostro BHIP e IES Muskiz BHI
10 hurrondo, 181 lizar, 85 sahats eta 205 haltz, horiek izan dira Muskizeko ikasleek landatu dituzten aleak URArekin elkarlanean.
Peto horiak jantzita eta ibilguaren, ibaiertzen eta erriberako landarediaren inguruko azalpen txiki bat jaso ondoren lanean hasi dira. Landatu, eta zurtoin eta erroak neurtu ondoren, informazio hori guztia ondo erregistratuta geratu da landatutako espezieen garapena pausoz pauso jarraitu ahal izateko.
Ekimen hau Muskizeko Udalak URA-Uraren Euskal Agentziari egindako eskaeraren harira sortu zen. Bertan Udalak eskatzen zuen Muskizeko derrigorrezko hezkuntzako ikasleek Uraren Euskal Agentziak abendu, urtarril eta otsailean zehar egiten duen ibilguen birlandaketa lanetan parte hartzeko aukera.
URAk beharrezko guztia jarri du gazteenak hain garrantzitsua den ibilguen mantentze egokian eragile izan daitezen.