Quantcast
Channel: Ingurumena eta Lurralde Politika - Berriak
Viewing all articles
Browse latest Browse all 2199

Euskadi´k Ugatza´ren kontserbazioa bultzatuko du Iberiar Penintsulan

$
0
0

 


• Gaur egun, Pirinioetan baino aurkitzen ez den hegazti nekrofago hori berreskuratzeko lana babestu du Oregik Madrilen


Ia ez dago ugatzik (Gypaetus barbatus) Euskal Autonomia Erkidegoan, ez baita bikote habiagilerik antzeman, eta Aralarko mendigunean baino ezin da ikusi, tarteka, Nafarroatik edo Pirinioetako mendikatetik etorritako aleren baten bilakaera. Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburu Ana Oregik babesa eman die gaur arratsaldean, Madrilen, hegazti nekrofago horren biztanleria areagotzea ahalbidetuko duten hainbat ekimeni. Horiei esker, antzina Iberiar Penintsulako hainbat tokitan zuen presentzia berreskuratu nahi da.


Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumeneko ministro Miguel Arias Cañeterekin eta beste hamabi autonomia-erkidegorekin batera, lankidetza-protokoloa sinatu du gaur Oregik, ugatza kontserbatzeko ekintzak indartzeko eta bultzatzeko.


Pirinioetako ugatzak desagertzeko arriskuan daude, oso ale gutxi geratzen baitira, eta eremu geografiko oso murriztuan, gainera. «Ezinbestekoa da Frantziako Estatuarekin ere kontserbazio-programak sustatzea, Pirinioetako biodibertsitateari eutsi ahal izateko», adierazi du Oregik.


Madrilgo bileran proposatutako ekimenen artean, ugatzak kontserbatzeko ekimenak eta programak sustatzea, haietan lankidetzan aritzea eta elkarri laguntzea daude, betiere Ugatza Kontserbatzeko Estrategiaren eta Itxian Hazteko Programaren barruan. «Ugatzaren banaketa historikoko guneak berriro kolonizatu nahi dira honekin, Asturiasen egin duten moduan, orain 60 urte desagertu baitzen», nabarmendu du Eusko Jaurlaritzako Ingurumeneko sailburuak.

 


Viewing all articles
Browse latest Browse all 2199

Trending Articles