Quantcast
Channel: Ingurumena eta Lurralde Politika - Berriak
Viewing all articles
Browse latest Browse all 2199

Oregik gogorarazi du Gasteizko hiri-hedapenak bere auzo berri guztien mugikortasuna erabat birdefinitzea eskatzen duela

$
0
0

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuaren aburuz, «Gasteizek plan integral bat behar du bere mugikortasunerako. Plan hori ezin da auzo jakin batera mugatuta gelditu, gainera, hiri osoa hartu behar du aintzat, hiriburuak azken urteetan euste demografikoaren barruan bizi izan duen lurralde- eta hirigintza-hedapena kontuan hartuta».

 

Radio Vitorian egindako elkarrizketa batean, Oregik gogorarazi du «Eusko Jaurlaritza Udalarekin batera ari dela lanean mugikortasun-mahai batean, Gasteizen beharrak aztertzeko, zehazki, Zabalgana, Mariturri, Aretxabaleta eta Gardelegi auzoena eta ekialdeko gunearena, bertan bizi baitira batik bat familia gazteak. Hiria handitu egin da nabarmen, eta oso ondo funtzionatzen zuen aurreko mugikortasuna kontuan hartuta lan egin behar dugu, baina, orain, urrats bat eman behar dugu eta dena berriro aztertu, ez soilik Salburuako tranbiari dagokionez, bai eta sortutako hedapena aurreikusi ere».

 

Oregik Gobernu zentralari eskatu dio behin betiko desblokeatzeko Gasteiz-Foronda aireportuaren egoera, eta euskal trenbide-sare berriaren Bergarako lotunearen obrak lizitatzeko.


Viewing all articles
Browse latest Browse all 2199

Trending Articles