Quantcast
Channel: Ingurumena eta Lurralde Politika - Berriak
Viewing all articles
Browse latest Browse all 2199

Oregi eta Aburto Sailburuak, SEA-Enpresari arabarrak topaketan

$
0
0
  • Hiru aldeko elkarrizketak: «Gure etorkizuna Europarenarekin lotuta dago»

Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburu Juan María Aburto eta Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburua Ana Oregi Arabako enpresaburuek Miñaoko Arabako Parke Teknologikoan antolatutako «3ren arteko elkarrizketak. Arabar enpresaburu aitzindariek erantzuten dute» izeneko topaketan izan dira gaur goizean. Ekitaldi honetan enpresa- eta ekonomia-esparruko berrehun ordezkari izan dira, Iñaki López Gandáseguik (Aernnova), Juan Luis Cañasek (Bodegas Luis Cañas) eta José Antonio Jainagak (Gerdau) Arabaren erronkei eta aukerei buruzko gogoetak eta iritziak entzuteko. Era berean, erakundeetako ordezkari ugari izan dira. 

Topaketa Ignacio Marco-Gardoqui idazle eta iruzkingile ekonomikoak moderatu du, eta hiru enpresaburu aitzindariei galdera hau eginda hasi ditu «Elkarrizketak»: Zein dira industria-enpresa batek bizirauteko gakoak? 

José Antonio Jainagak (Gerdau) adierazi du, bere kasuan, berriz dimentsionatzea, nazioartekotzea eta I+Gren aldeko apustua egitea oso garrantzitsuak izan direla lehiatzen jarraitzeko. Eta nabarmendu du bere sektorean, siderurgian, nabari dela gehiegizko gaitasuna, eskari iraunkorra, lan-kostu altuak eta lehia handia daudela, ez baita guztiontzat iristen. 

Bestetik, Iñaki López Gandáseguik (Aernnova) adierazi du esparru instituzionalak orain dela urte batzuk aeronautikako sektorearen (sektore gaztea artean Euskadin) alde egin zuela, eta asmatu egin zuela. Bere esanetan, zirkunstantzia horri enpresa-ekimena batuta, ikusi da apustu egokia eta garrantzitsua izan da. Gaineratu duenez, enpresan aurreikusten dute hurrengo urteak salmentetarako onak izango direla. Gandáseguik Ingeniaritza Eskolen eta Lanbide Heziketako Eskolen balioa nabarmendu du; izan ere, lehen esandakoarekin batera, eskola horiei esker industria-proiektuak ezartzeko joera duen haztegi bat dago. 

Bodegas Luis Cañas enpresaren kasuan, Juan Luis Cañasek bere enpresaren martxa mantentzen duten hiru elementu aipatu ditu: berrikuntza, ikerketa eta komunikazioa. «Izan ere, zer egiten duzun esan ezean, inork gutxi jakingo du horren berri», gaineratu du.


Viewing all articles
Browse latest Browse all 2199

Trending Articles