Quantcast
Channel: Ingurumena eta Lurralde Politika - Berriak
Viewing all articles
Browse latest Browse all 2199

Burdinbidearen Euskal Museoak Lurrunezko hiru tren historiko zirkulazioan jarriko ditu

$
0
0

Azpeitiko (Gipuzkoa) Burdinbidearen Euskal Museoak asteburu honetan lurrunezko hiru tren zirkulazioan jarriko ditu.
Tren horiek Azpeititik Lasaora ondorengo irteera ordutegia izango dute:
• Larunbata, urriak 25: 12:30etan eta 18:00etan.
• Igandea, urriak 26: 12:30etan.
Burdinbidearen Euskal Museoak Europako tren bildumarik hoberenetariko bat dauka, mota askotako ibilgailuekin: lurrunezko, diesel eta elektriko tren-makinak; automotoreak eta bagoi mota desberdinak.
Horrez gain, Museoak Euskadiko makina-tresna multzorik osatuena eskaintzen du, Urolako Trenbidearen antzinako tailer mekanikoaren bidez. Horrez gain XIX. mende bukaeratik trenbidean erabilitako uniformeen erakusketa dago eta baita munduko trenbide erlojuen bildumarik hoberenetarikoa.
Une honetan, Museoko instalazioen irekiera ordutegia hau da:
• asteartetik ostiralera: 10:00etatik 13:30etara eta 15:00etatik 18:30etara
• larunbatak: 10:30etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:30etara
• Igandeak eta jaiegunak (astelehenak izan ezik): 10:30etatik 14:00etara.

Jendearentzako informazioa
• Burdinbidearen Euskal Museoko Zuzendaritza: Julian Elorza kalea, 8 (20730 AZPEITIA-GIPUZKOA).
• Informazio telefonoa: 943 15 06 77.
• Faxa: 943 15 07 46.
• Helbide elektronikoa: museoa@euskotren.es.
• Webgunea: www.bemfundazioa.org.

 

 

 


Viewing all articles
Browse latest Browse all 2199

Trending Articles