Euskotrenek tren zerbitzua indartuko du larunbatean S.D.Eibar eta Granada C.F. taldeek jokatuko duten futbol partidua dela eta. Partidu hori Ipuruan urriaren 25ean 22:00etan jokatuko da.
Zerbitzua indartzen duten tren bereziek ohiko geldialdiak egingo dituzte gainerako geltokietan. Tren zerbitzuek honako ezaugarri hauek izango dituzte:
NORGEHIAGOKAREN AURRETIK
• Durango – ARDANTZA (Eibar): 20:39 an
• Ermua – ARDANTZA (Eibar): 21:12 an eta 21:42 an
• Deba – ARDANTZA (Eibar): 20:43 an
NORGEHIAGOKAREN ONDOREN
• ARDANTZA (Eibar) – Atxuri (Bilbao): 0:18 an
• ARDANTZA (Eibar) – Deba: 0:15 ean
Gainerako trenek bere ohiko ordutegia mantenduko dute.
Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen honako telefono zenbaki honetara dei dezakete 902 543 210. Horrez gain informazioa jaso dezakete geltokietan eta geralekuetan, konpainiaren web gunean www.euskotren.es eta @euskotrenEJGV twitter gunean