Quantcast
Channel: Ingurumena eta Lurralde Politika - Berriak
Viewing all articles
Browse latest Browse all 2199

Oregik egoitza-kuantifikazioa murriztua proposatu du, horrela, indarreko LAGei erreparatuta, 287.491 etxebizitzatik 186.463 etxebizitzara igaroko da, proposamen berriarekin

$
0
0
  • Azpiegitura Berdeen eta Lurralde Berrikuntzaren XIII. Euskal Hiria Kongresua

 2005 eta 2011 artean urtero 262 hektarea artifizializatu ziren Euskal Autonomia Erkidegoan, bizitegi-lurzoru edo jarduera ekonomikoetara bideratutako lurzoru bihurtuz. Gaur goizean Ana Oregi Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuak Gasteizen azpiegitura berdeen eta lurralde berrikuntzaren inguruan egiten ari den Euskal Hiria Kongresuaren irekiera ekitaldian nabarmendu duenez, «uneotan dentsitate baxuko eremuetan birdentsifikazio ekintzak sustatzen ari gara lurzorua eta dagoeneko eginda dauden komunikazio, ekipamendu eta hornidura azpiegiturak hobeto amortizatzeko».

 Egokitzapenak egokitzapen, Oregik bere garaian onartutako Lurralde Antolamenduaren Gidalerroen egokitasuna nabarmendu nahi izan du, garaiko beharrei behar bezala erantzuteko gai izan baitziren. Hori bai, sailburuak beharrezkotzat jo du uneotan hainbat egokitzapen egitea: «Neurri eta jarduteko modu horien guztien ondorioz, egoitza-kuantifikazio askoz ere mugatuagoa planteatu dugu; 287.491 etxebizitzako proposamen batetik gehienez ere 186.463 etxebizitzako proposamen batera igaro gara.  Bizkaiak eta Gipuzkoak urtero 100 hektarea baino gehiago artifizializatzen dituzte, eta, Araba, berriz, ozta-ozta iristen da 40 hektareara».

 Gasteizen burutzen ari diren jardunaldiak Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak antolatu ditu, eta, bertan, erabilera anitzeko gune berdeek osatutako azpiegitura berdeen sareak bizimodua hobetzeko sistema natural gisa jokatzen duen papera aztertuko da.  Euskal Hiria Kongresuan berrehun pertsona ari dira parte hartzen, tartean lurralde antolamenduko adituak, arkitektoak, hirigileak, irakasleak eta plangintzako arduradun instituzionalak. Guztiek ere arreta handiz jarraituko dituzte Robert Flies, Miren Onaindia, Jose Maria Ezquiaga, Paola Sangalli edo Miguel Angel Añibarro bezalako adituek emango dituzte argibideak.

 Ana Oregi berak nabarmendu duenez, «lurralde-antolamenduaren helburu estrategikoa jarduera berriak lurralde-orekan eta lurralde-jasangarritasunean oinarritzea da, gure jardueren kokalekua den lurraldea euskarria ez ezik, funtsean, baliabide bat ere badela ulertuz, erabiltzaile gaituen eta ez-berriztagarria eta mugatua den baliabidea».

 Europako Lurralde Estrategia

 Era berean, Oregik ezinbestekotzat jo du «egiten ditugun jarduerak ondo hausnartzea eta une oro Europako Lurralde Estrategiarekin bat jardutea, mugatua den baliabide honekin ez amaitzeko. Ildo horretan, kontuan izan behar da Europako Lurralde Estrategiaren ardatzak honakoak direla: kohesio ekonomiko eta soziala, baliabide naturalen eta ondare kulturalaren kontserbazioa, eta lurraldearen lehiakortasuna orekan oinarritzea».

 Hori horrela izanik, Oregik Lurralde Antolamenduaren Gidalerroen berrikuspenean eman beharreko «pauso handia» aipatu du:«1997ko Gidalerroetako oinarrizko kontzeptuan bilakaera bat eman beharra dago. Bertan, ingurune fisikoa biztanleen eta jarduera ekonomikoen euskarritzat eta egituratzat jotzen zen, euskal nortasunari forma eta edukia ematen dion kulturaren beraren osagarri bat gehiago ere badela ahazten ez bazen ere».

 Azpiegitura berdea

 Oregik gogoratu duenez, «Europako Administrazioa azpiegitura berdea kontzeptua sakon lantzen ari da.  Biztanle-dentsitate erlatiboki altuko kontinente batean bizi gara eta lurzoruaren zati handi bat aktiboa da. Ondorioz, eremu natural asko zatitzeko arriskuan daude».

 Hurrengoa ere gaineratu du sailburuak: «Nahiz eta eremu natural garrantzitsuenak Natura 2000 Sarearen bidez babestuta dauden, basoko bizitzak babestutako eremuetatik kanpo existitzeko aukera eduki behar du. Garbi dago azpiegitura berdeek ekosistemek eskaintzen dituzten zerbitzuei eusten laguntzen dutela eta bertan dagoen bizitza-dibertsitatearekin aberasten direla.

 Horregatik, Euskal Hiria Batzar honetan azpiegitura berdea kontzeptua lurralde berrikuntzarekin lotuko dugu. Hain zuzen ere, berrikuntza da diseinatzen ari garen lurralde antolamendua gehien ezaugarritzen duen dohaina. Horregatik, gure ustez, beharrezkoa da batzar honetan, azpiegitura berdea kontzeptutik abiatuz, batetik, paisaia aztertzea, gure eguneroko lana balioztatzeko elementu gisa, eta bestetik, lurralde-jasangarritasunaren aldeko apustua, egoitza-kuantifikazioaren inguruko gogoeta barne hartuta, eta bi alderdi horiek administrazioen arteko koordinaziorako tresnekin lotzea. Hori guztia, gure lurraldean aplikatuta».


Viewing all articles
Browse latest Browse all 2199

Trending Articles