Quantcast
Channel: Ingurumena eta Lurralde Politika - Berriak
Viewing all articles
Browse latest Browse all 2199

Euskotrenek gaueko autobus zerbitzu berezia eskainiko du Orioko San Nikolas jaiak direla eta

$
0
0

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren esku dagoen Euskotren sozietate publikoak, gaueko autobus zerbitzu berezia eskainiko du datorren igandean, abenduaren 7an, Orion (Gipuzkoa) ospatuko diren SAN NIKOLAS JAIAK direla eta.

Zumaia – Donostia lineako gaueko autobus horien irteera ordutegiak hauek izango dira:

• Zumaiatik Oriorantz: irteerak 23:00etan 1:00etan 3:00etan eta 5:00etan.
• Donostiatik Oriorantz: irteerak 0:00etan 2:00etan 4:00etan eta 6:00etan.
• Oriotik Zumaiarantz: irteerak 0:35ean, 2:35ean, 4:35ean eta 6:35ean.
• Oriotik Donostiarantz: irteerak 23:25ean, 1:25ean, 3:25ean eta 5:25ean.

Horrez gain, Euskotrenek, zirkulazio gehigarri hauekin indartuko du zerbitzu hori:

• Orio – Zumaia errefortzua: irteerak Oriotik 4:35ean eta 6:35ean.
• Orio – Donostia errefortzua: irteerak Oriotik 3:25ean eta 5:25ean.
• Zarautz – Orio errefortzua: irteerak Zarautzetik 1:15ean.
• Usurbil – Orio - Zarautz errefortzua: irteerak Usurbildik 0:25ean.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek 902 543 210 informazio telefono zenbakia, Euskotrenen www.euskotren.es webgunea eta twiterreko @euskotrenEJGV esteka erabil ditzakete.

 


Viewing all articles
Browse latest Browse all 2199

Trending Articles