Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren esku dagoen Euskotren sozietate publikoak, bere autobusen ibilbidea aldatuko du bihar ostegunean, otsailaren 12an, arratsaldez, Eibarren (Gipuzkoa), INAUTERIETAKO ekitaldien barruan ikastetxeetako umeek egingo duten kalejira dela eta.
Ekitaldi horren ondorioz, Eibar erdialdea trafikorako moztuta geratuko da, oinezkoek bakarrik erabili ahal izateko, arratsaldeko 15:00etatik 16:30etara. Hori dela eta, denbora tarte horretan Mallabitik Ondarroarantz, Ermutik Azpeitirantz eta Soraluzetik Eibarrerantz zirkulatzen duten autobusek euren ibilbidea aldatu beharko dute.
Untzagako geldialdia egin ondoren, taxien geralekuaren aurrean, autobusek Bilboko noranzkoan jarraituko dute, saihesbidera sartzeko, Ermuko sarreran dagoen biribilgunetik. Bertatik Azitaineraino joango dira, Geltoki kaletik sartu gabe, Iparragirreko bide berriaren ondoan geratzeko eta, bertatik, Ondarroarantz edo Azpeitirantz jarraitzeko, biribilgunean bertan biratuz.
Ibilbidearen aldaketa horren ondorioz, arratsaldeko 15:00etatik 16:30etara zerbitzu barik geratuko da Bidebarrietako geralekua, eta Azitaingo geralekua leku berrira aldatuko da. Horrez gain, Eibar – Elgeta zerbitzuak asteburuko ohiko ibilbidea egingo du.
Ondarroatik Mallabirantz, Azpeititik Ermurantz eta Soraluzetik Eibarrerantz doazen autobusek ohiko ibilbideak eta geralekuak izango dituzte.
Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek 902 543 210 informazio telefono zenbakia, Euskotrenen www.euskotren.es webgunea eta twiterreko @euskotrenEJGV esteka erabil ditzakete.
↧
Euskotrenek bere autobusen ibilbidea aldatuko du bihar, ostegunean, Eibarren
↧