Datorren astelehenean, uztailaren 1ean, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako Sailaren esku dagoen Euskotren Sozietate Publikoak, Durangoko geltokiko (Bizkaia) aldirietako aparkaleku berria martxan jarriko du.
Aparkaleku berriak 0,80 euroko prezioa izango du Euskotreneko tren zerbitzuaren erabiltzaileentzako, eta datorren astelehenetik aurrera lur azpiko aparkalekuko hirugarren solairuan beraien ibilgailuak aparkatu ahal izango dituzte, duela gutxi ireki den geltokiaren gainean.
Aparkalekuko sarrera Alluitz kalean kokatuta dago. Euskotreneko erabiltzaileek aparkalekuko sarrera nagusiko makinatik txartela hartu beharko dute eta beraien ibilgailuarekin hirugarren solairura jaitsi (P-3), eta bertan hesi batekin aurkituko dira. Hesi hori irekitzeko sarrera nagusian hartutako txartela makinan sartu egin beharko da.
Hirugarren solairuak (P-3) geltokiko hallera sartzeko atea dauka, Euskotreneko bidaia tituluen balioztatzeko makinen lineen eta geltokiko laguntzailearen txarteldegiaren ondoan kokatuta dago gero bertatik nasara jaitsi ahal izateko.
Ibilgailuarekin aparkalekutik ateratzeko, Durangora trenean itzuli ondorengo aurretiazko igarotzea, eta Euskotreneko bidaia tituluen balioztatze lineatik igaro baino lehen, erabiltzaileek ezkerreko aldean kokatuta dauden makinetan (tótem) aldirietako aparkalekuko txartela balioztatu behar izango dute.
Aparkalekuko txartela behin balioztatuta, eskuinaldeko goialdean barra kodearekin markatuta geratuko da. Txartel horrekin, geltokia eta aparkalekuaren artean dagoen ordainketa makinara beharrezkoa da joatea eta bertan aparkalekua ordaindu behar da eta honen prezioa 0,80 eurokoa da (txartela ateratzen denetik 24 orduko iraupena dauka).
Aparkaleku hau, non bere helburua garraio publikoa gehiago erabiltzea daukana, herritar erabiltzaileen esku jarriko dituzte 96 aparkaleku, horietatik 4 mugikortasun urriko pertsonentzako.
Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek EuskoTrenen honako telefono zenbakira dei dezakete: 902 543 210. Horrez gain informazioa jaso dezakete Konpainiaren web gunean ere: www.euskotren.es.
↧
Datorren astelehenean Durangon Euskotreneko geltokiko aldirietako aparkalekua funtzionamenduan sartuko da
↧