Quantcast
Channel: Ingurumena eta Lurralde Politika - Berriak
Viewing all articles
Browse latest Browse all 2199

Entzia mendilerroko, Gasteizko Mendi Garaietako eta Urkabuztaizko hariztietako naturaguneen araudia aurkeztu du Eusko Jaurlaritzak

$
0
0
  • Amaia Barredo: «EAEko aberastasun natural handiena Araban dago»
  • «Salburua KBE eta BBE gisa onartuko da, RAMSAR hitzarmeneko nazioarteko hezegune gisa duen ezaugarria zabaltzeaz gain»

 

Eusko Jaurlaritzak Entzia mendilerroko, Gasteizko Mendi Garaietako eta Urkabuztaizko hariztietako naturaguneak arautzeko agerraldi publikoari buruzko izapidea hasi du gaur (ostirala). Horrela, herritarrek egokitzat jotzen dituzten nahi beste ohar edo alegazio egin ahal izango dizkiote naturagune horiek erabiltzea eta horietaz gozatzea hurrengo udaberritik aurrera arautuko duen araudi-proiektuari.

 «Naturagune horiek erabiltzea eta horietaz gozatzea arautuko duten dokumentuak zehaztuko dira herritarren ekarpenen bidez, Naturzaintza eta Landaberri kontseiluaren, Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumen Batzordearen eta Ingurumeneko Aholku Batzordearen bidez.», azaldu du Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Saileko Ingurumen Plangintzako zuzendari Amaia Barredok.

Gasteizko Mendi Garaiak Arabako Lautadako hegoaldeko mendilerroaren ekialdean daude eta Arabako Mendialdearekin eta Trebiñurekin dute muga. Iparraldean, Monasteriogureneko basoarekin, Ullibarri de los Olleros-Uribarri Nagusiarekin, Abesturirekin eta Andollurekin du muga. Mendebaldetik ekialdera hedatzen da: Gasteizko Portuko basoetaraino, Okinako porturaino eta Gasteizko Uragona errekaraino. Gasteizko Mendi Garaien mendebaldeak, aldiz, Gasteizko basoen lerroari jarraitzen dio. BBEren barnean ez dago jendea bizi den nukleorik; hala ere, bada horrelako nukleorik: Ullibarri de los Olleros-Uribarri Nagusia, Monasterioguren, Andollu, Aberasturi, Trokoniz eta Uribarrigutxi baserria. BBE honek bost mila hektareatik gorako azalera dauka, Gune Periferiko Babestu bat barne.

 «Baso-hedapen autoktonorik handiena eta ondoen zainduena Gasteizko Mendi Garaietan dago. Baso-hedapen horretan pagadi atlantiko, gorosti, hagin, harizti, querqus robur eta erkamezti ugari eta bikainak daude. Gainera, Pagoganeko edo Txalaparkako pagadiko gune itzaltsuetako hagin-basoak nabarmentzen dira ondo zaindutako baso-masa hostogalkor zabal hauetan», nabarmendu du Amaia Barredok

 Entzia

Entziako Kontserbatzeko Eremu Bereziak (KEB) 10.006 hektareako zabalera dauka eta Arabako ekialdean dago. Urbasa Mendilerroaren mendebaldeko jarraipena da. Entzia goi-ordokian dago, 1.000 metrotara, eta iparraldean dagoen Arabako Lautadarantz eta hegoaldean dagoen Haranerantz aldapa handiak ditu. Entziaren iparraldean Asparrena dago; mendebaldean, Agurain; hego-mendebaldean, Arraia-Maeztu eta, ekialdean, Kanpezu eta Harana. KEBren barnean Entzia-Iturrietako Partzuergo Orokor osoa dago, baita Gipuzkoarro-Nazazaharra nahiz Atxuriko Partzuergo Orokorra ere. KEBren mugak gailur hauek zehazten dituzte: Legunbe, Baio, Arrigorrista, Santa Elena, Arburu, Abitigarra, San Cristóbal eta Murube, besteak beste. KEBren hego-mendebaldea, alde batetik, Berron ibaiak eta, bestetik, Sabando ibaiak zehazten dute.

 Fauna aberatsa dago basoko gune batzuetako kontserbazio- eta naturaltasun-egoera onari esker. Fauna horretan, haitzeko hegaztiak eta basoko harrapariak nabarmentzen dira. Interes handiko flora dago bertan.

 Urkabuztaitz

Natura 2000 Sarearen barnean dauden Urkabustaizko irla-hariztiek 276,8 hektareako azalera hartzen dute. Irla-harizti horiek eskualde biogeografiko atlantikokoak eta trantsizio atlantiko/mediterraneoko eskualde bioklimatikokoak dira. Urkabuztaizko irla-hariztien KEB hiru unadek osatzen dute. Unada horiek, batik bat, haritz pedunkulatuak eta ametzak dauden harizti atlantikoek osatzen dituzte. «Azalera honen % 5ean, gehienbat, haritz pedunkulatuak daude gaur egun. % 60an, berriz, espezie exotikoen plantazioak daude», zehaztu du Amaia Barredok.

 

Urkabustaziko irla-hariztiak Zuiako bailaretan eta Oiardoko errekan daude, Arabako ipar-mendebaldean. Irla-harizti horien iparraldean Gorbeiako mendigunea dago, mendebaldean, Gibijoko mendilerroa eta, hegoaldean, Badaiako mendilerroa. Urkabustaizko irla-hariztien Kontserbatzeko Eremu Berezia (KBE) Urkabustaizen dago, hego-sortaldeko muturra izan ezik. Zeren mutur hori Zuiakoa da.

 Salburua

Era berean, «Salburuako hezeguneari» buruzko jendaurreko informazioa azaroaren 12ko, asteazkeneko, EHAAn argitaratu zen. Argitalpen horretan hezegune hori BBE (hegaztientzako babes bereziko eremua), KBE dela eta RAMSAReko gunen mugak aldatu direla adierazten da. «Gune horiek guztiak jendaurreko informazio-prozesuan egongo dira 2015eko urtarrilaren erdi aldera arte. Hala, gune horiek babesteko deklarazioa udaberrian lortuko litzateke», azaldu du Amaia Barredok.


Viewing all articles
Browse latest Browse all 2199

Trending Articles