Quantcast
Channel: Ingurumena eta Lurralde Politika - Berriak
Viewing all articles
Browse latest Browse all 2199

Oregi´k Gesaltza Añana´ko lehenengo gatz uztaren aurkezpenean parte hartu du

$
0
0

• Arabako ahaldun nagusiarekin eta Eneko Atxa sukaldariarekin batera

 

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuak, Ana Oregik, Arabako Gesaltza Añana herriko larrainetako gatz uztaren lehen bilketa ekitaldian parte hartu du, gaur goizean, Eneko Atxa sukaldariarekin (hiru Michelin izar) eta Gatz Harana Fundazioko lehendakari eta ahaldun nagusi Javier de Andrésekin batera. Oregik nabarmendu duenez, «pisuzko arrazoi eta argudioak daude Gesaltza Unescoren munduko ondare eremutzat jotzeko, baita Arabako eta Euskadi osoko baliabide turistiko eta kultural garrantzitsutzat ere».

«Gure chef onenek gatz hau aukeratzen dute, gastronomia arloan erreferente handiak diren 15 herrialdetara eramaten da, eszenatoki hauek turismo kultural interesgarri eta fin batek bisitatzen ditu, eta gure erakundeak baliabide hau erakusgai jartzeko eta, hala, potentzial handi bat sortzeko lanean ari dira», adierazi du Oregi sailburuak.

Arabako ahaldun nagusiak Eneko Atxa sukaldariari oroitzapenezko plaka bat eman dio eta bertaratutako guztiek larrainen zati batean barrena ibili dira. Larrain horiek, eguzki pixka bat gehiagoren laguntzaz, udako gatz lorearen eta gatz mineralaren ekoizpena hasi dute.

Oregirekin eta De Andrésekin batera, besteak beste, ondokoak izan dira: Gesaltza Añanako alkate Juan Carlos Medina, Añanako Kuadrillako presidente Txaro Mardones, Icíar Lamarain eta Marta Ruiz foru diputatuak, Eusko Jaurlaritzako zuzendari Elena Lete, Eduardo Aginako eta Imanol Agote, Arabako Slow Foodeko presidente Alberto López de Ipiña, Santa Maria Katedrala Fundazioko kudeatzaile Ignacio Lasagabaster eta Gatz Harana Fundazioko kudeatzaile Roberto López de Eguilaz.

 


Viewing all articles
Browse latest Browse all 2199

Trending Articles